Euskaraz: Dena Ez Dago Barne

 

 

Dena Ez Dago Barne

 

 

 

               Zure etxean:

 

Nork egiten ditu etxeko lanak?
 

Zenbat denbora pasatzen du?
 

Maitasunagatik egiten du?
 

Zenbateko balioa izango luke lan horrek kalkulatu ahal izango bagenu?
 

 

 

 

 

Badakigu etxeko lanek ez dutela Gizarte segurantzan kotizatzen, ez daude lan kontableetan. Maitasunak ematen omen digu jaten, maitasuna dagoen unetik lan guztiak modu magikoan egiten omen dira, esfortzurik gabe, barrutik ateratzen.

 

Maitasunean guztia sartzen al da?

 

Guk uste dugu ezetz. Dena ez da sartzen, maitasuna ez da debaldekoa. Maitasuna gauza bat da eta etxeko lanak beste bat. Ezin ditugu aldatu nazioko kontuak, baina datu hori sar dezakegu gure etxeko kontuetan. Merkatuko balioa eman zaintzei, ordainetan ezer eskatu gabe isilean egiten dugun eta ikusten ez den lan horri guztiari; izan ere, lan hori inork egingo ez balu, munduak ez luke aurrera egingo..

Zaintzak lan erreproduktibo gisa hartzen dira; horregatik geratzen dira kontabilitateko balantzeetatik kanpo eta ez dira kontuan hartzen BPGa kalkulatzerakoan. Guk hirugarren pertsonaren irizpidea erabiltzen dugu. Irizpide hori Margaret Reid-ek azaldu zuen, 1934an argitaratu zen eta jada klasikoa den Economics of Hosehold Production liburuan, « jarduera bat, duen izaeragatik, ordaindutako langile baten esku utz badaiteke, orduan jarduera hori ekoizpen-jardueratzat har daiteke...», eta lehen aldiz Etxeetako Kontu Sateliteari buruz hitz egin zuen.

Kalkula ezazu zenbat eurotara iristen den zure etxeko lana, eta sor dezagun Gure Etxeko Kontu Satelitea.

 

 

 

 

Etxean egiten duzun lanak zenbat balio duen jakin nahi duzu?

 

Oso erraza da:

*Etxean zer lan egiten dituzun behatu

*Beheko taulan aste osoan zenbat denbora pasatzen duzun idatzi.

OHARRA: Web honetako datuak ez dira gordeko.

 

 

Izen Abizenak
LANA ESKAINITAKO ORDUAK TOTALA
Logistika familiarra - Agenda
Personal Shoppper
Hezkuntza
Asteko menuan prestatzea
Sukaldaritza
Erosketa eta zerbitzuak
Etxearen garbiketa eta mantenua
Arropa garbitu-plantxatu-josi
Lorazain eta etxeko animali zainketa
Haurren eguneko zaintza
Haurren gauko zaintza
Etxean pertsona helduen zaintza
Etxetik kanpo pertsona helduen zaintza
Erizaintza
Psikologia
Gidari
TOTALA

 

 

 

 

Orain, nahi izanez gero, faktura inprimatu dezakezu zure familian aurkezteko.

Norentzako da faktura:

Faktura inprimatu

 

 

Informazio gehiago lotura hauetan.